author Dei gaitzazu: 661 875 785

Compare Listings

Saldu edo alokatu zure etxebizitza lasai

Zure etxebizitza saltzea edo alokatzea pentsatu duzu, baina ez da prozesu erraz bat. Maizterrek ez ordaintzea, etxebizitza kondizio txarretan uztea edo tramiteak zuzen ez egiteak kezkatzen zaitu. Horrez gain, denbora galtzen ari zarela dirudi, zeren eta interesatuak ez dauden pertsonek bisitatzen dute soilik zure pisua.

Horrexegatik, elkartu gaitezen proposatzen dizut. Zure beharrak eta nahiak entzungo ditut. Zure etxebizitza bisitatuko dut eta Home Staging teknikak aplikatuko ditugu, etxebizitzaren balioa igotzeko eta erakargarriagoa egiteko.

Hori gutxi izango balitz, bezeroak aztertuko ditut era zorrotz batean, zure etxebizitza benetan interesaturik dauden pertsonak soilik bisitatu dezaten. Eta noski, ezer sinatu aurretik, pertsona fidagarriak diren eta kaudimen gaitasuna duten, begiratuko dut.

Zure etxebizitza era azkar eta fidagarri batean alokatu edo saldu nahi baduzu, jarri zaitez nirekin kontaktuan.

Esperientzia dutenengan jarri zure konfidantza

Zure etxebizitzaren bilaketa, esperientzia politean bihurtu ezazu

Etxebizitzaz aldatzea pentsatu duzu eta hasi aurretik dagoeneko urduritu egin zara. Ez da erabaki erraz bat, zeren eta bilatzen ari zarena zure etxe berria da, seguru sentitzeko eta esperientzia berriak bizitzeko lekua.

Nola jakin dezaket salerosketa prozesua ondo egiten nagoen?
Espero nuena ez bada?

Erabaki hartzea atzeratzen duten galderak dira eta ez dute uzten, etxebizitza erostearen prozesuaz disfrutatzen. Nahiz eta ez sinetsi, esperientzia polita behar luke izan.

Sentsazio hori ondo ezagutzen dut. Nik ere bizi izan dut hori. Horregatik, lehenengo zuri entzungo dizut, zure beharrak eta gustuak ezagutzeko. Era honetan, zure etxebizitza bihurtu daitekeen etxeak bakarrik erakutsiko dizkizut. Inori ez zaio gustatzen, erosiko ez dituen pisuak bisitatzen denbora galtzea. Bosgarren solairuko pisua nahi baduzu, ez dizut lehenengo solairuko pisu bat erakutsiko.

Eskaintzen ditudan jabetzak, nik erosiko nituzkeenak dira. Honek, ditugun etxebizitzen zerrenda mugatzen du, etxe guztiek ez dituztelako kondizio minimoak betetzen. Baina, gutxienez badakit zure etxebizitza aurkitzen duzunean, zure bizilekua izango dela, non zoriontsu izango zaren oroitzapen berriak sortuz.

Ni Urtzi Goiogana naiz, higiezinen aholkularia eta nire helburua bilatzen ari zaren etxebizitza aurkitzea da.

Eskaintzen dizudana

Azkenean, higiezinen enpresa batean konfiantza jartzen duzunean, garrantzitsuena lortuko duzun irabazia / segurtasuna da. Ez du inporta etxebizitza bat saldu nahi duzun, alokatu nahi duzun, erosi nahi duzun edo maizter izan nahi duzun, garrantzitsuena nik eskainiko dizudana da.

Nire etxea alokatu

Nire etxea saldu

Etxea erosi

Zergatik lagundu nahi dizudan

Ni Urtzi Goiogana
naiz, eta hemen nago zuri laguntzeko.

Nire bizitzan igaro dudan prozesu zailenetako bat, nire etxebizitza erosterakoan pasa nuena izan zen. Arratsalde asko igaro nituen pisuak bisitatzen, kasu gehienetan ikusi aurretik banekien ez zitzaidala pisua gustatuko. Ez zituzten nik bilatzen nituen ezaugarriak betetzen.

Baina beti errepikatzen zizkidaten “zoragarria da”, “gustatuko zaitu” eta antzeko esaldiak. Eta nire ametsetako etxebizitza galtzeak dakarren beldurra, izan nuen askotan.

Eta horrelaxe, arratsaldeak joan eta etorri, etxebizitza desberdinetan bisita hotzak burutzen, museo batean bueltaka ibiltzearen sentsazioa eduki nuen bisita askotan. Eta bisita bukatu ondoren, berriro ziurtasun eza: eta hau bada? Eta kentzen badidate? Minutu gutxitan erabaki bat hartzera kasik behartuta, urduritu egiten nintzen.

Esperientzia hori eta gero, higiezinen mundura zuzentzea erabaki nuen. Zeren eta etxebizitza bat erosteko nire ilusioa, minutu batean xahutu zen. Polita izan beharko lukeen sentsazio hori, esperientzia txar batean bilakatu zen eta nire nahi bakarra prozesua bukatzea zen.

Ziur nago etxebizitza bat erostea edo alokatzea, esperientzia zoriontsu eta zoragarri bat izan behar duela. Eta hori da nire helburua: zure ezaugarriak betetzen dituzten etxebizitzak bisitatzen gozatzea eta erabaki bat hartzean guztiz ziur egotea.

Zuretzako etxebizitza perfektua bilatu nahi baduzu, dei nazazu.

ZERBITZUAK

Azkenean, higiezinen enpresa batean konfiantza jartzen duzunean, garrantzitsuena lortuko duzun irabazia / segurtasuna da. Ez du inporta etxebizitza bat saldu nahi duzun, alokatu nahi duzun, erosi nahi duzun edo maizter izan nahi duzun, garrantzitsuena nik eskainiko dizudana da.

Abantailarik handienak, denbora eta segurtasuna dira. Denbora aurreztuko duzu eta prozesua azkartuko dugu, zure denbora gustuko dituzun gauzetan igaro dezazun. Adibidez, etxe berria nola atonduko duzun pentsatzen edo zure etxea saltzen duzunean egingo duzun bidaia antolatzen.

Eta noski, prozesu osoa zuzen egiten ari garela sentituko duzu.

Horrez gain, honako zerbitzuak dituzu eskuragai:

Servicios de Inmobiliaria Urtzi Goiogana

Jabetza nabarmenduen salmenta eta alokairua

Nabarmenduak Saldu

Etxea salgai Arantzan

  • 176.000€
  • 3 bd
  • 1 ba
  • 250 m²
Nabarmenduak Saldu

Lokala salgai Irun zentroan

  • 185.000€
  • 108 m²
Nabarmenduak Saldu

Lokala salgai Behobian, Irun

  • 65.000€
  • 55 m²
Nabarmenduak Alokatu

Lokala alokairuan Behobian, Irun

  • 425€
  • 55 m²
Nabarmenduak Saldu

Lokala salgai Sorgintxulo kalean, Errenteria

  • 110.000€
  • 200 m²
Nabarmenduak Saldu

IRUN, ZENTROAN

  • 95.000€
  • 2 bd
  • 70 m²