author Dei gaitzazu: 661 875 785

Compare Listings

Etxebizitza perfektua aurkitu nahi dut niretzako

Ondo pentsatu behar diren erabakiak badaude. Etxebizitza bat aukeratzea da horietako bat. Ez du inporta alokatzeko den edo erosteko, denbora laburrerako den edo debora luzerako, edo bertan bizitzeko edo inbertitzeko den. Etxebizitza bat beti izango da zure kabi, bi astetarako izango bada ere. Etxebizitza hori zure gustukoena dela sentitu behar duzu aldiro. Zoriontsu egiten zaituen leku seguru bat.

Horregatik, prozesu guztia garrantzitsua da. Etxebizitza bat erostea erabakitzen duzunetik, salmenta egin eta hilabete batzuetaraino. Esperientzia positiboa eta zirraragarria da.

Etxebizitza bat alokatu nahi dut

Badakit higiezinen enpresa baten bidez etxebizitza bat alokatzean, lehenengo hilabeteko gastuak asko igotzen direla eta horrek atzera botatzen zaitu. Eta partikularki alokatzen diren pisuak bilatzen dituzu, zuzenean jabeekin akordio batetara iristeko.

Baina horrek arazoak ekarri ditzake, nagusiak obraren bat ordaindu nahi ez baldin badu edo fidantza itzuli nahi ez badizu, laguntzarik gabe aurkituko duzulako zure burua.

Horregatik, higiezinen agentzia bat aukera segurua izan daiteke, eta bere abantailak aprobetxatu ditzakezu. Lehenengo hilabetean ordaindu behar den dirua arazo izan ez dadin, hasieran ordaindu beharko duzuna beste agentzietan baino gutxiago izango da. Eta gainera, erraztasunak edukiko dituzu ordaintzerako garaian.

Alokairuan bada ere, zure bizilekua izango da

Alokairuan pentsatzen dugunean, denboraldi laburrerako etxebizitza bat izango dela pentsatzen dugu. Non bizi nahi duzun ziur ez dakizulako, bakarrik bizitzea probatu nahi duzulako (edo elkarbizitza) edo oraintxe bertan etxe bat erosi ezin duzulako.

Baina alokairuan bizitzera joateko zure arrazoia edozein dela ere, denboraldi laburrerako etxebizitza bat ez dela, argi eduki behar duzu. Denboraldi baterako, ez du inporta epe laburrean edo luzean, zure bizilekua izango da. Zure leku gustukoena. Hortaz, betirako erosiko bazenu bezala aukeratu beharra duzu.

Eta erabaki hori zuzena izan dadin, behar dituzun erraztasun guztiak edukiko dituzu benetan nahi duzun etxean bizitzeko eta ez inork nahi ez duen lekuan.

Behar duzun denbora igaroko duzu pisuan, galdera guztiei erantzungo diet eta zure etxe berria dela erabakitzen baduzu, prozesu guztian lagunduko dizut. Dena ondo atera dadin.

Tramiteez arduratuko naiz, pisuaren nagusiak betebehar guztiak betetzeaz eta prozesua errazteaz, zuretzako pozgarria izan dadin.

Zure bizi berria hasten denean, harremanetan jarraituko dugu behar duzun edozertarako.

Etxebizitza bat erosi nahi dut

Gure bizitzan hartzen dugu erabaki garrantzitsuenetako bat da, etxebizitza bat erostean hartzen duguna. Dudak eduki ditzakegu, beldurrak eta segurtasun ezak. Milaka galdera etortzen zaizkizu burura.

Aukeratze prozesua ez da erraza. Pisu bata bestearen atzetik bisitatu duzu, pentsatzeko aukera askorik eduki gabe. Horietako pisu asko, hasieran zenituen pentsamenduetatik kanpora geratzen dira. Denbora galtzen ari zarela sentitzen duzu eta erabaki azkar eta txar bat hartzeak aztoratzen zaitu.

Honek pisu bat erostearen esperientzia, zerbait negatiboan bilakatzen du. Aurkako zerbait izan behar lukeenean. Etxe bat erosteak esperientzia zirraragarria izan behar du, liluragarria eta zoriontasunez betea. Zure bizitzako momenturik hoberenak biziko dituzun lekua bilatzen ari zara.

Horregatik, prozesuan lagunduko dizut. Zure nahietan sartzen diren etxeak erakutsiko dizkizut eta bisitatutako etxean behar duzun denboran egongo zara, bertan nola sentitzen zaren konprobatu dezazun eta zuretzako egokiena den erabakitzeko.

Eta nire etxebizitza aurkitzen dudanean? Hemen hasiko da gehien beldurtzen zaituen prozesua. Dena ondo ateratzea nahi duzu. Diru asko dago jokoan eta horrek urduritu egiten zaitu.

Hori gertatu ez dadin, zure etxebizitza perfektua dela erabakitzen duzunetik, zure ondoan egongo naiz pausu guztiak sinple eta azkar burutu daitezen.

Soilik era horretan ahalko duzu zure etxe berriaz disfrutatu lehenengo egunetik eta etxea zure bizitokian bilakatu.

Esperientzia zirraragarria proposatzen dizugu zure etxebizitza berria aukeratzeko

Aurrez pisu batzuk bisitatu badituzu, jakingo duzu zer sentsazio hotza den, besterik gabe bata bestearen atzetik etxebizitza desberdinak ikustea. Etxe bat bisitatu duzu, museo bat izango balitz bezala. Eta denbora laburrean aukeratu behar duzu ea etxe hori zure bizitokia izango den ala ez. Horren denbora laburrean erabakitzeko oso erabaki garrantzitsua da.

Zeren eta baietz erabakitzeko, zuk bizi nahi duzun lekua dela, denbora gehiago behar duzu etxebizitza ondo ezagutu eta sortzen dizkizun sentsazioak deskubritzeko. Horretarako, aukeraketan lagunduko dizun esperientzia zirraragarria proposatzen dizugu. Baina gehien bat, ondo aukeratu duzunaren segurtasuna edukiko duzu.

Etxebizitza perfektua aukeratzea ez da erraza, baina nik bide hori samurtzen lagunduko dizut esperientzia pozgarria izan dadin emaitza on batekin.

Zure aukeraketa bikaina izan dadin lagunduko dizuten zerbitzuak ezagutu itzazu.