author Dei gaitzazu: 661 875 785

Compare Listings

Higiezinen aholkularia

Nire karrera profesionalean ingeniari bezala, Madrilen eta Europako herrialde askotan lan egin dut. Oso esperientzia aberasgarria izan da, beste hizkuntza eta kulturak ezagutzeko.

Betidanik gustatu izan zait higiezinen mundua eta kanpoan urte asko igaro ondoren, nire herrira itzuli eta nire bokazioan lan egitea erabaki dut.

2010garren urtetik hona egon naiz sektore honetako kurtsoak, programak eta ikasketak burutzen.

Higiezinen sektorean urte asko daramatzan lan-taldea dugu. Gure taldea honako pertsonek osatzen dute:
– Abokatu batez kontratu guztiak idazteko eta alokairurako segurua aukeratzeko (“ez ordaintzea”-k ekiditeko).
– Arkitekto batez Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiriak eta arkitekturarekin lotutako dokumentuak egiteko.
– Marketin-eko taldeaz, gure etxebizitzak eta zerbitzuak sare sozialetan eta Interneten erakusteko.

Zerbitzu konpromisoa

  • Prezio hoberena lortzeko aholkularitza.
  • Zure etxebizitzarentzako Marketin plana preparatzea: Zure etxearen publizitatea egingo dugu Interneteko leku egokienetan eta bezero izan daitezkeen interesatuei eskainiko diegu, gure enpresako datu-basea kontutan hartuta.
  • Etxebizitzaren argazki erreportajea eta bideoa egingo dugu, bere salketa errazteko eta erosleei presentatzeko.
  • Kalitate handiko kartelak ezarriko ditugu zure etxebizitzaren kanpoko aldean, beharrezkoak diren baimenak lortzen badira.
  • Bisita orrien bidez, zure etxebizitza bisitatzen dituzten pertsonen zerrenda kontrolatuko dugu.
  • Zure etxebizitza presentatzeko aholkularitza: erosleen aurrean, zure bizitokia erakusteko era hoberena erakutsiko dizugu.
  • Interesaturik dauden erosleen artean, intentzioa eta erosteko aukera duten pertsonak aukeratuko ditugu, zure etxea bisitatu aurretik.
  • Erosleak finantzazioa beharko balu, gure laguntza eskainiko diogu finantzatze aukera egokienak bilatuz.
  • Etengabeko informazio ematea: zure etxebizitzarekin lotutako edozein gestioren, bisiten emaitzen, publizitatearen, deien eta kontaktuen jarraipenaren berri emango dizugu.
  • Aholkularitza eta kontratu eta eskrituren gestioa: Salerosketaren kontratuaren eta Eskritura publikoen firmara joateko aholkuak emango dizuegu.
  • Eskritura Publikoaren firmara joango gara zurekin batera, eta Notarioko eta Erregistroko prozesua jarraituko dugu.

“EROSLEA EKAR EZAZU” ZERBITZUA: Erosle bat bilatzen baduzu salerosketa partikularki burutzeko eta gure enpresara bazatoz, salerosketa + Notarioa + Gestioa prozesuan lagunduko dizugu. Prezio finko batengatik. Guzti horretan, soberakinen zerga ordaintzeko laguntza sartuta dago eta hurrengo errenta aitorpenerako gorde behar duzun diru kopuruaren kalkulua (ezustekorik ez edukitzeko).

“PARTIKULARRETIK PARTIKULARRERA” ZERBITZUA: partikularretik partikularrera deiak jasotzeaz nekatuta bazaude, guk ahal ditugu dei horiek jaso eta etorkizuneko erosleen solbentzia neurtu, etxebizitza bisitatu nahi duten kuriosoak ekidinez. Pisua zuk erakutsiko zenuke, erosle bat agertu arte. Zerbitzu honen tarifa, hilabeteko prezio finko bat izango litzateke, zure jabetza saldu arte.

Lan eremua

Irun, Hondarribia, Oiartzun, Bortziriak.

Ez da emaitzarik aurkitu