author Dei gaitzazu: 661 875 785

Compare Listings

Jabetza bat saldu edo alokatu nahi dut

Jabetza bat saltzea edo alokatzea erabakitzen duzunean, normala da dudak eta beldurra edukitzea. Batzuetan, desesperatuta eta suminduta ere sentitu zaitezke. Horrez gain, zure eskaerak betetzen ez dituzten pertsonekin denbora galtzeaz nekatuta zaude. Kuriosoek badakite pisua ez zaiela gustatzen, baina hala ere bisita burutzen dute.

Prozesua zuk zeuk eramatea nekagarria eta garestia da, baina ez zara higiezinen enpresez fio.

Ondo ulertzen dut zure egoera, nik neuk ere egoera berdina igaro nuelako, higiezinen mundu honetan sartu aurretik. Familiar batek pisu bat alokatu nahi zuen. Laguntza eskaini nion eta higiezinen agentziarekin eduki nuen esperientzia txarra izan zen, promes asko, baina azkenean, maizter berriarekin egin behar izan nuen tramite guztiak.

Horrexegatik, formazioa jaso eta higiezinen mundura dedikatzea erabaki nuen, egoera berdinean dauden pertsonei laguntzeko. Ez ditut zuk ezagutzen dituzun zerbitzuak soilik eskaintzen. Zuk zeuk partikularki jabetza bat saldu nahi baduzu, era berean lagunduko dizut. Salmenta teknikak erakutsiko dizkizut, trikimailu txikiak etxea ondo atontzeko eta tramiteak gauzatzen.

Etxebizitza bat saldu nahi dut

Jabetza bat salgai jartzea erabaki duzu eta ahal den azkarren gainetik kendu nahi duzu. Baina ez da erraza. Zure kabuz egitea, gogorra da. Bisitariak jasotzen egotea, aldiro gauza berbera esplikatzea, erantzun bezala etxea oso polita dela entzutea baina azkenean, inork ez erostea…

Eta higiezinen agentzien bidez, berdin. Ezer ez dela mugitzen ikusi duzu. Nahiz eta bisitak eduki eta pertsona asko interesatuak daudela entzun, inork ez du erosten.

Azkenean, salmentaren beharrean zaudenean, urduri jartzen zara eta desesperazioarekin prezioa asko jaisten duzu, agian prezioa ez denean arazo, baizik eta beste detaile txikiren bat. Adibidez, dekorazioa edo bisita burutzeko era.

Horrexegatik, lehenengo etxea bisitatuko dut. Eroslea atzera botatzen duten detaileak analizatuko ditut. Zure jabetzan benetan interesaturik dauden bezeroak bilatuko ditut eta teknika berezien bidez, bezeroak zure etxebizitzaz liluratzen saiatuko naiz.

Nire jabetza saldu dezazun nahi dut

Jabetza mota

* Beharrezko eremuak

Responsable: Urtzi Goiogana Bengoetxea, NIF:44554579Z Dir. postal: Calle Artigako Haritza, Teléfono: 661875785, Email: info@inmobiliariaurtzigoiogana.com. “En nombre de la empresa tratamos la información que nos facilita con el fin de prestarles el servicio solicitado, realizar la facturación del mismo. Los datos proporcionados se conservarán mientras se mantenga la relación comercial o durante los años necesarios para cumplir con las obligaciones legales. Los datos no se cederán a terceros salvo en los casos en que exista una obligación legal. Usted tiene derecho a obtener confirmación sobre si en Inmobiliaria Urtzi Goiogana estamos tratando sus datos personales por tanto tiene derecho a acceder a sus datos personales, rectificar los datos inexactos o solicitar su supresión cuando los datos ya no sean necesarios. Asimismo solicito su autorización para ofrecerle productos y servicios relacionados con los solicitados y fidelizarle como cliente.”

Etxebizitza bat jarri nahi dut alokairuan

Prozesurik konplikatuena da eta beldur gehiena ematen duena. Edozein pertsona sartzeak kezkatzen zaitu, etxeko gauzak apurtu ditzaketelako edo alokairua ordaintzeaz gelditu. Gainera, prozesua geldoa da, prezioa negoziatzen saiatzen dira, gero ez alokatzeko. Esaten dizuten gauzez ez zara fio. Iragarkian argi jarri duzu ez duzula animaliarik nahi eta maizterrek zoo bat dutela dirudite.

Baina okerrena da ez zarela higiezinen agentziez fio. Gainera, badakizu sartuko diren maizterrentzat arazo bat bilakatu daitekeela agentzien bidez alokatzea, lehenengo hilabetean diru asko xahutu beharko dutelako.

Baina nik desberdin funtzionatzen dut. Maizterraren eta nire artean akordio batetara iritsiko gara, beretzako errazago izan dadin gure zerbitzuak ordaintzea. Nahi badu, epeka ordaindu ahal izango du.

Horrelaxe, higiezinen agentzien bidez pisua alokatzea ez da horren gogorra izango maizterrarentzat.

Horrez gain, ezer firmatu aurretik bezeroak diru gaitasuna duela ziurtatuko dut. Eta arazoren bat balego ordainketarekin, abokatu baten aholkularitza zerbitzua edukiko duzu eta eman behar diren pausuak esplikatuko dizkizu.

Eta zure etxebizitza azkar alokatu dadin, detaile txikiekin dekoratzen lagunduko dizut, diru asko gastatu gabe, ikusi bezain azkar bezeroak zure etxebizitzaz liluratu daitezen.

Nire jabetza alokatu dezazun nahi dut

Jabetza mota

* Beharrezko eremuak

Responsable: Urtzi Goiogana Bengoetxea, NIF:44554579Z Dir. postal: Calle Artigako Haritza, Teléfono: 661875785, Email: info@inmobiliariaurtzigoiogana.com. “En nombre de la empresa tratamos la información que nos facilita con el fin de prestarles el servicio solicitado, realizar la facturación del mismo. Los datos proporcionados se conservarán mientras se mantenga la relación comercial o durante los años necesarios para cumplir con las obligaciones legales. Los datos no se cederán a terceros salvo en los casos en que exista una obligación legal. Usted tiene derecho a obtener confirmación sobre si en Inmobiliaria Urtzi Goiogana estamos tratando sus datos personales por tanto tiene derecho a acceder a sus datos personales, rectificar los datos inexactos o solicitar su supresión cuando los datos ya no sean necesarios. Asimismo solicito su autorización para ofrecerle productos y servicios relacionados con los solicitados y fidelizarle como cliente.”

Nik egin nahi dut, baina laguntza behar dut tramiteekin

Ez zara higiezinen agentziez fio eta nahiago duzu zuk zeuk burutu prozesu guztia. Etxebizitza erakutsi, maizterrarekin edo eroslearekin negoziatu eta akordio batetara iritsi bien artean. Baina tramiteen momentua iritsi da eta duda asko dituzu horren inguruan.

Nik lagundu ahal dizut. Salmenta teknikak erakutsiko dizkizut prozesua azkar bukatu dadin. Trikimailu desberdinak erakutsiko dizkizut. Eta bezeroa aukeratuta duzunean, diru gaitasuna duen konprobatuko dut. Tramiteak burutuko dizkizut, kontratua preparatuko dut eta jarraitu behar diren pausuak komentatuko dizkizut. Ezer gertatu ez dadin eta dena ondo atera dadin.

Kontratua burutzeko laguntza behar dut