author Dei gaitzazu: 661 875 785

Compare Listings

Gure eskaintza

Azkenean, higiezinen enpresa batean konfiantza jartzen duzunean, garrantzitsuena lortuko duzun irabazia / segurtasuna da. Ez du inporta etxebizitza bat saldu nahi duzun, alokatu nahi duzun, erosi nahi duzun edo maizter izan nahi duzun, garrantzitsuena nik eskainiko dizudana da.

Abantailarik handienak, denbora eta segurtasuna dira. Denbora aurreztuko duzu eta prozesua azkartuko dugu, zure denbora gustuko dituzun gauzetan igaro dezazun. Adibidez, etxe berria nola atonduko duzun pentsatzen edo zure etxea saltzen duzunean egingo duzun bidaia antolatzen.

Eta noski, prozesu osoa zuzen egiten ari garela sentituko duzu.

Horrez gain, ondorengo zerbitzuak edukiko dituzu:

Eroslea edo maizterra izan nahi dut. Zein da zure eskaintza?

  • Zure nahien barruan dauden etxebizitzak erakutsiko dizkizut soilik.
  • Gauzak diren bezala kontatuko dizkizut, zuk zeuk baloratu dezazun.
  • Titular aldaketak burutuko ditut, kezkarik eduki ez ditzazun.
  • Alokairuan bazaude eta problemarik baduzu, ni arduratuko naiz hori gestionatzeaz.
  • Zure alokairuaren amaieran, dena ondo bukatuko dugu eta fidantza eskuratuko duzu.
  • Beharrezkoa balitz, finantziazio bilaketan lagunduko nizuke.

Nire jabetza saldu edo alokatu nahi dut. Zer eskaintzen didazu?

  • Zure etxebizitza baloratuko dut ezaugarri asko kontuan hartuta, eta bien artean prezio bat ezarriko dugu.
  • Zure etxebizitzak itxura erakargarria izan dezan, dekorazio aholkuak emango dizkizut.
  • Argazki erreportaje bat burutuko dut, 360 graduko bideoa eta bideo profesionalak, zure jabetza erakusteko eta bezeroak erakartzeko.
  • Zure etxebizitza saltzeko marketin eta publizitate kanpaia antolatuko dugu.
  • Zure etxebizitzaren publizitatea zabaltzeko, kanalik hoberenak aukeratuko ditugu (zer web orritan jarri, zer sare sozialetan, emaila…).
  • Salmenta / alokairu teknikak erabiliko ditugu prozesua azkartzeko.
  • Bisita orrien bitartez, zure jabetza bisitatzen duten pertsonen kontrola edukiko duzu eta bisitariei zenbait galdera egingo dizkiet zure jabetzari buruz, beraien iritziak kontutan hartzeko.
  • Bezeroen artean aukeraketa bat egingo dut, beraien interesak eta kaudimen gaitasuna kontutan hartuta. Ez da edozein pertsona joango zure etxea bisitatzera.
  • Eskrituren eta kontratuaren firmaren prozesua gestionatuko dut. Salerosketa kontratuaren eta Eskrituren firmaren inguruan aholkuak emango dizkizut. Alokairuari dagokionean, kasu partikular bakoitzeko kontratu desberdin bat preparatzen dugu.
  • Galderarik badaukazu, gure abokatuarekin hitz egin dezakezu dudarik ez edukitzeko.
  • Eskrituren firmara joango gara eta ondorengo pausuak gertutik jarraituko ditugu (Notarioa eta Erregistroa).
  • Hurrengo errenta aitorpena egiteko laguntza emango dizut, egin behar dituzun tramiteak erakutsiz eta jarraitu behar duzun prozesua argituz.

Nik neuk nahi dut nire etxea saldu edo alokatu. Zer eskaintzen didazu?

Zuk zeuk zure etxea saldu edo alokatu nahi baduzu, dena ondo joan dadin gure aholkularitza jarriko dugu zure zerbitzura, arazorik izan ez dezazun.

  • Dekorazioan eta salmenta tekniken inguruan aholkatuko dizut, prozesua azkartu dezazun eta erosleak liluratu daitezen.
  • Erosleren bat aurkitu baduzu, prezio finko baten barruan salerosketa prozesuaz arduratuko naiz, eta baita Notario eta salmentaren ondorengo gestioez.
  • Hurrengo errenta aitorpenerako aholkularitza eskainiko dizut, entregatu behar dituzun paperak zeintzuk diren azalduz eta eman beharreko pausuak argituz.
  • Zuk zeuk pisua erakutsi nahi baduzu, baina telefonoz deitzen dizuten pertsonak entzuteaz nekatuta bazaude (kuriosoak direlako edo diru gaitasuna betetzen ez dutelako), ni arduratuko naiz lehen filtroa egiteaz. Deiak eta emailak hartuko ditut eta benetan interesatuak dauden bezeroak aukeratuko ditut. Gero, zuek soilik erakutsiko duzu pisua.

ZERBITZUAK ETA EZAUGARRIAK

Agentziaren irabaziak epeka hiru hilabetetan

Eskaintzak eta erreserbak online

Bisita birtualak

Tasazioa

Aholkulari esperientziadunak

Alertak

Difusio handia

Finantziazioa

Diru gaitasuna duten bezeroen filtroa egitea

Bideo esplikatzaileak

Aholkularitza judiziala

Ez ordaintzearen aurkako segurua

Home Staging zerbitzuak

Energi ziurtagiria

Open House

Partikularretik partikularrera erosi

Mudantza zerbitzuak

Gestoria zerbitzuak

Arkitektura zerbitzuak

Agentziaren Irabazi finkoak