author Dei gaitzazu: 661 875 785

Compare Listings

Arkitektura Zerbitzuak

Erreformaren bat egin behar duzu zure etxebizitzan sartu aurretik? Etxebizitza bat erosi nahian zabiltza eta erreforma bat behar duela argi daukazu, baina zenbat balioko lukeen jakin nahi duzu?

Ustekabekorik ez edukitzeko, gurekin elkarlanean dabilen arkitektoak analisi bat burutuko du. Horrela, aldez aurretik jakingo duzu obrak zenbat balioko duen eta ez duzu ezustekorik biziko.

Eraginkortasun energetikoaren ziurtagiriari buruz zerbait entzun duzu?

Bazenekien zure etxebizitza saltzeko edo alokatzeko ziurtagiria behar duzula? Nahiz eta legeak indarrean urte batzuk daramatzan, orain hasi dira zorrozki aztertzen ea ziurtagiria egiten den. Ez egiteak, isuna jasotzeko arriskua dakar.

Hori gertatu ez dadin, zure etxebizitza edo lokala aztertuko dugu eta Eraginkortasun energetikoaren ziurtagiria burutuko dugu.

Horrez gain, ondorengo zerbitzuak izango dituzu eskuragai:

  • Etxebizitzaren eta eraikinaren egoerari buruzko informea (ITE aurretik).
  • Eraikinen Inspekzio Teknikoak (ITE).
  • Eraikinaren ebaluazio informea.
  • Erreformen presupuestoa.
  • Aktibitate lizentzia (soinu analisia, airearen kalitate analisia, energia aurrezpena).
  • Aholkularitza teknikoa.
  • Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiria etxebizitzentzat edo lokalentzat.
  • Tasazioak.